XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eskualde euskaldun zein erdaldunetara heltzen da Iparraldean, Nafarroan eta Euskal Autonomi Elkartean.

Korrikak, beraz, herri bakar eta batu baten irudia zabaltzen du, beroni hizkuntza bakar bat egokituz.

Korrikan azaltzen den egungo muga administratiboen ukapenaren adibiderik argiena Espainia eta Frantziaren arteko frontera zeharkatzean ematen da.

Frontera Korrikaren tentsio punturik handiena da.

Behin baino gehiagotan iskanbilak suertatu dira Espainiako poliziarekin lekukoak frontera pasatzeko orduan.

Horrelako iskanbiletan nabaria izan da alde bietako korrikalarien elkarrekiko elkartasuna eta guztion poza eta algara lekukoak muga gainditzen duenean, Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga inposatua ukatzen denean alegia.

Zenbait eskualdetan lekuko aldaketak antzinako mugarrien parean egiteko daukaten ohitura beste adibide bitxia dugu.

Ekimen honen bidez euskaldunek beraiek ezarritako mugak baieztatzen dira, arrotzek jarritakoak ukatzen direla.

Korrikan azaltzen zaigun euskararen egoera territorialak edo espazialak bere denborazko dimentsioa badu ere.

Korrikak eskubide historiko baten alde aritzera bultzatzen gaitu.

Euskararekin, lekukoarekin beti aurrera eginez, gelditu gabe, Euskal Herri euskalduna ezagutuko dugu etorkizunean.

Korrikaren edizio baten hasieran Atharratze-Sorholûzen izandako pasadizoaz Teresa del Valle Korrika rituales de la lengua en el espacio bere liburuan mintzatzen zaigu.

Korrikaren hasierarako jendea herriko plazan itxaroten ari zela pertsonaia bi agertu ziren.

Bata aurrehistoriako gizona zen, eta bestea, berriz, gaur egungo antropologoa edo ikertzailea, abade itxurakoa.

Aurrehistoriako gizonak emititzen zituen hotsak edo hitzak ezagutu nahian adi zegoen ikertzailea.

Hitzetarikoren bat ezagutzen zuen bakoitzean bere koadernoan idazten zuen, hitza ezagutzeak algara handia ematen ziola.

Antzerki xume honek antzina euskaldunek erabilitako hizkuntza eta gaur egungo euskararen arteko lotura azaltzen digu, gure historia eta izaera ulertzeko hizkuntza kabletzat jotzen dela, (...).